Hilaren 29ko greba orokorrarekin bat egiteko deia egin diete herritarrei ELA, LAB, ESK, EILAS, CGT, EHNE eta HIRU sindikatuek. PPren lan erreformari erantzun indartsua eman behar zaiola diote. Grebarekin bat egin dute hainbat gizarte eragilek ere, erreformak eskubideak murriztuko dituelakoan. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.