Josi Basterretxea: Loreak jartzen

Euskalerria Irratia 2012ko mar. 12a, 14:46

Neskatxa loreak jartzen harri koskorren gainean, Japoniako itsasbazterrean. Hari begira, zenbait lagun: burumakur denak. Horixe gaurko argazkia. Urtebete egin du jada Fukuximako hondamendiak.

Lurrikara hasteko, hogei metroko olatua altxatu zuen tsunamia ondoren. Eta hor, zentral nuklearra, Garoñan dugunaren modukoa, haren bikia esaten denez, hura bezain zaharra, hura bezain izugarria.

Beldurra ematen du Garoña ondoan, Tobalina ibar ederrean etxea duten lagunengana bisitan joate hutsak. Beldurra ematen du handik hurbil bizitzeak: hirurogei kilometrora dago Gasteiz, ehunera Iruñea. Igandean, manifestazioak izan dira Gasteizen eta Baionan, Garoñako zentral nuklearraren desmantelamendua eskatzeko.

Asko gara Ebro ibaiaren bazterrean hil-lorerik nahi ez dugunak. Ez dugu jendea burumakur ikusi nahi. Zeren indar nuklearrak hil egiten baitu. Ez ahaztu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!