UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek ere greba orokorra egitera deitu dute martxoaren 29an.
Elkarrekin egin dute Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurkako deia. Aho batez hartu dute gaur erabakia bi sindikatu horietako zuzendaritzek.
Estatu osoan eginen dute greba. Baina, hemen, lehendik sindikatu abertzaleek egina zuten deiarekin dator. Hortaz, aspaldiko urteetan, lan munduan ikusi ez dugun mobilizazio eguna izaten ahal da hilaren 29 a.