Emakumearen Nazioarteko Eguna krisi ekonomikoa ardatz hartuta dator; hainbat eragilek salatu dute krisiaren aitzakian are gehiago okertzen ari direla emakumeen lan eta bizi baldintzak. Bestetik, "sutan jartzeko modukoa da Euskal Telebistaren hedagailua zigilatzea" Maiorga Ramirezen esanetan. Gehiegikeria juridiko bat da; erabaki arbitrarioa. Eusko Alkartasunak Nafarroan duen presidentearen ustez, UPNren sektarismoaren beste adierazle bat.