Lorena Arangoa Pailaza elkarrizketatu dugu, "Enmimismada" izeneko lana taularatuko du bihar Barañaingo auditorioan Emakume langilearen eguna dela eta, Burutazioaren tartean Angel Erroren kolaborazioa izan dugu, Marcel Proust eta teknologia berriak ,horixe izan du gaurko gaia, Kazetari langabetu baten ibilerak kontatu dizkigu Maitane Buruskok, Aldizkaritegiaren tartean AIZU errepasatu dugu bertako kazetaria den Eñaut Mitxelenaren laguntzaz, ondoren zinemara joan gara Gontzal Agote zalearekin batera, aztertuko duen filmea "chronicle" estreinatu berria, ondoren ingurumen kontuetan aditua den Edurne Elizondorekin aritu gara, animalien inguruko aktuialitatea bildu du gurean emateko.