Aingeru Epaltza: Mendeurrenaz (again)

Euskalerria Irratia 2012ko mar. 7a, 14:36

Ez dakit oso kabalekoa den duela 500 urteko gertakari baten inguruan urte osoan bueltaka aritzea. Noiz eta krisiak gogorren jotzen gaituenean. Langabezian gelditu berri denari bost axola zaio Fernando Katolikoa putakume bat edo tipo jator askoa zen. Bere osasun, kultura edo gizarte zerbitzuak murrizturik eta eskasturik ikusten dituenari ez dizkio Leringo kondeak gauak ozpintzen.

Hori guztia poesia da, literatura, eta aspaldian errana da oraingoak ez direla lirikarako denborarik hoberenak. Benetan mendeurrenari etekin politikoa atera nahi izanez gero, krisiaren eragin latza eta independentzia eza uztartzea litzateke, beharbada, inteligenteagoa. Espainiari kateaturik segitzeak zer kostu dakarkigun zenbakitan jarri gabe dugu oraino. Eta ez dut inon irakurri Nafarroak Islandiak adina biztanle dituela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!