Ikusi mendizaleak, mendi eta izenak…

Euskalerria Irratia 2012ko mar. 5a, 19:40

Duela 20 urte lan handi bat egin zen Nafarroako leku izenak biltzen. 100.000 inguru jaso ziren Jose Mari Jimeno Jurioren ekimenez, bereziki. Azken bi hamarkadan, aldiz, ez da gauza handirik egin eta blokeo egoera hori hausteko Euskarabideak eta Nafarroako Mendi Kirol Federazioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute mendiko kiroletako jardueren esparruan erabilitako toponimoak biltzeko, ofizialtzeko eta zabaltzeko asmoz.

Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak urtero txosten bat egingo du toponimo berriak proposatuz edo dauden toponimoetako akatsak zuzentzen, eta Euskarabideak proposamenak aztertzen eta haiek ofizialtzen lagunduko du. Ondoren,  emaitzak ezagutzera emango ditu federazioak parte hartuko duen proiektu nahiz jarduera guztietan.

Mikel Belasko, federazioko toponimia-batzordeko arduraduna, gurean izan da  honen berri emateko.

Argazkia: Euskara Kultur Elkargoa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!