Gurasoek eta seme-alabek euskaraz hitz egiteko eskola bereziak, Eguesen

Euskalerria Irratia 2012ko martxoaren 3a

Etxean euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berezia jarri dute martxan AEK-k eta Dindaian, Sarrigurengo eskola publikoan. Gurasoek euskarazko oinarrizko ezagutzak ikasten dituzte, ondoko gelan jolasten diren seme-alabekin praktikan jartzeko. Egitasmo horri buruzkoa da Nafarroako Hitza gehigarriaren aste honetako erreportaje nagusia. Bestalde, Argarai zahar egoitzan eskola jarri nahi du Iruñeko Artzapezpikutzak. Asmo horrek polemika handi samarra eragin du, eta horri buruzko informazioa ere aurki daiteke Berriaren gehigarri nafarreko azken alean. Jorratzen duen beste gai bat, Iruñeko Plan Estrategikoa, edo haren gabezia; izan ere, Udalak hori egiteko asmoa bertan behera utzi du, 30.000 euro gastatu eta gero. Aste honetan, iritzi-emaile, Ion Orzaiz. Bere zutabearen izenburu iradokitzailea, "Ezkertiarra izatea gorroto dut".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!