Bi urte Joxemiel Bidador gabe

Euskalerria Irratia 2012ko martxoaren 2a

Bi urte igaro dira jada. Bi urte, 2010eko martxoaren 2an, odol isuri batek eraman zuenetik. Bi urte hutsune handi batez. Bi urte Joxemiel Bidador gabe. Idazlea, ikertzailea, filologoa, historialaria eta irrati honen laguna. Urtetan kolaboratu zuen gurean. Larreko saria ere eman zion Euskalerria Irratia Elkarteak. Ez, bakarrik, gurekin kolaboratzeagatik. Nagusiki, euskal kulturako hainbat alorretan egin zuen ikerketa eta dibulgazio lan zoragarriarengatik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia irakasle Roldan Jimenok hain zuzen ere Joxemielen lan eskerga horri buruzko artikulua prestatu du Huarte de San Juan aldizkarirako. Pello Argiñarena lankideak Roldani elkarrizketa egin dio. Artikuluaz. Joxemielen lanaz. Eta Joxemielen izaeraz. Izan ere, biok zuten lagun Joxemiel. Berari buruzko informazio, iritzi, artikulu gehiago nahi dituenak hemen dauzka.

Argazkia: Patxi Huarte Zaldieroa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!