Aurreztearen aitzakiarekin, murrizketa atzeragarriak, gogorrak eta lan baldintzak eta zerbitzu publikoak kaltetuko dituztenak direla salatu dute sindikatuek. Ñabardurak izan dira hala ere batzuen eta besteen artean. ELAk eta LABek horrelako neurri bortitzen aurrean negoziaziorako prest ez dauden bitartean, gainontzekoen iritziz, negoziazioa lortzen bada neurriak baretu litezke.