Artea Oinez 2012 erakusketa martxoaren 19ra arte izanen da zabalik Iruñeko Ziudadelan. Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen du arte erakusketa, Nafarroa OInez festaren harira. Egungo eta hemengo artisten lanak biltzen dituzte. Aurten elkartu dituen artisten artean, Jose Ramon Anda, Juan Gorriti, Jose Ulibarrena, Jose Luis Zumeta, Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Jorge Oteiza, Asun Goikoetxea, Ana Mari Marin eta Xabier Morras. Mikel Bujanda lankidea erakusketa bisitatzen izan da, gidari Ane Apezetxea irakaslea zuela, ikusitakoa hitz bihurtzen.