Jada ofiziala da: Irrati lizentziak banatzeko lehiaketa abian jarri du Nafarroako Gobernuak. Gaurko gobernu bilkuraren ondotik eman dute ezagutzera. Eta bihar argitaratuko dute Aldizkari Ofizialean. Orotara, 44 lizentzia dira. Horietatik bi besterik ez Iruñerako. Euskalerria Irratia horietako bat lortzeko lehiatuko da. Baina baremoak euskararen erabilpenari 100 puntutik bost besterik ez dizkio ematen.Hala eta guztiz ere, Sanchez de Muniain Gobernuko eledunak esan du lehiaketaren helburu nagusia dialean aniztasuna ziurtatzea dela. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.