Maritxalar etxetik bidali arte bakerik ezagutu ez zuen familiarentzat, kezkagarriagoa da eskubaloi jokalari eredugarri hark eginikoa. Erregearen suhia izateagatik handik eta hemendik diru pila lortzen duen bati hori dena aski ez iruditzea, eta gehiago pilatzeko iruzurra egitea, ez da oso txukuna, hori hala da.
Baina, nago iruzur hori ez dela hainbesterako esposatu zenetik orain arte aterpe eta aberasbide egokiena izan duen monarkian. Izan ere, nire ustez, behintzat, monarkia bera da iruzurrik handiena: inteligentziaren aurkako iruzurra.
Beraz, agian, Urdangarinek ez du txisturik merezi, txaloak baizik. Baliteke haren iruzurrari esker, beste iruzur handiagoa hondatzen hastea.
Irudia: Argia