Ezker Abertzaleko eledun Pernando Barrenak gurean esan du biktimei buruzko gogoeta autokritikoa mugarria dela ezker abertzalearen diskurtsoan. Barrenaren arabera katarsi txikia eragin du, eta hori bera da, haren ustez, "Konponbide Haizea Dabil" agiriari balioa ematen diona. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.