Aberastasuna gora Altzuzaren antzeko urbanizazioetan. Zer gertatuko da gure kaleetan? Nola babestuko dute lapurtutakoa urbanizazioetakoek?
Michel Foucault filosofoak azaltzen du hiria zigortzailea dela gero eta gehiago, jokaera mikrozigortzaileak ugalduz doazela abiadura izugarriz. Guztiaren logikan horrelako segida betetzen da: hasieran talde ustez arriskutsuak sortzen dira, ondoren larrialdi egoera hauspotu eta errepresioarekin jarraitu.
Adibideak ematekotan zerrenda luzea da: okupak, islamistak, independentistak, hegoamerikar gazteak, pikete sindikalak, tarta eta frantsez merenge banatzaileak, funtzionarioak greban,..
Berezko egoerak ugarituz, behin hartutako errepresio neurriak ez dira desagertzen. Gizartean tinkotu, betikotzen dira kontrola handitzen den neurri berean ezohikoa zena normalizatuz. Horrela, hiria espazio publikoa izateari utzi eta zelatatzeko espazio bihurtzen ari da, segurtasunaren patologia areagotuz, hiritarren arteko muga sinbolikoak eta errealak bizkortuz.
Aberatsak gero eta aberatsagoak direlako, besteok pobretzen garen neurrian. Urbanizitarren mesederako, kaletarren kalterako.