"Nik haiek protesta egitea ulertzen dut, baina aintzat hartu beharko lukete Nafarroa amesturiko erkidegoa dela gizarte politikan". Halaxe mintzatu da Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate kontseilari Elena Torres, Corminek (Nafarroako minusbaliatuen komitea) asteburu honetan egindako manifestazioaz galdetu diotelarik. Torresen arabera, beste erkidegoetan, ezinduek Nafarroako laguntzekin amets egiten dute. Berriki, Xanti Begiristain bisitan etorri zitzaigun Euskalerria Irratira, bere gurpildun aulkian. Administrazioak menpekotasun handia aitortu dio. Besteak beste, Nafarroako Gobernuarengandik hilero 162 euro jasotzen dituela azaldu zigun. Elkarrizketa behean klikatuz entzun dezakezu, osorik.
[powerpress]
Irudia: Patxi Huarte Zaldieroaren irudi muntaia, Nafarroako Parlamentuak Elena Torresi erretratatua egiten 7.000 euro gastatuko dituela-eta egina.