Txema Ramirez de la Piscinaren idurikoz, Publico egunkari espainiarra itxi izana albiste txarra da, Madrilgo panorama mediatikoan "ahots kritiko bat isildu delako". Nolanahi ere, Gure hedabide analistaren aburuz, Mediaproren argitalpenak formatu digitalean etorkizun oparoa eduki dezake, publico.es webguneak bost milioi erabiltzaile baitauzka. Publicoren itxieratik abiaturik, paperezko prentsaren analisi orokorrago bat egin du Ramirez de la Piscinak. Bota dituen ideietako bat, egunkarien irtenbidea formula mistoa izan daitekeela: astez edizio digitala besterik ez, eta asteburuetan digitala eta paperezkoa. Amerikako Estatu Batuetan hainbat komunikabide dagoeneko hori egiten ari dira.
Irudia: Publico egunkariaren azken azala.