Sinatu dantzan.com-en alde

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 24a, 10:42

Dantzan.com webgunearen aldeko taldeak bidalitako berria

Dantzan.com-en aldeko laguntzaile taldea sortu da, eta premiazko kanpaina zabaldu du: dantzan.com-en aldeko babes gutuna. Zerbitzu honek bizirik eta indartsu jarrai dezan nahi duten norbanako eta erakunde guztiek sina dezakete babes gutuna: dantza talde, elkarte, erakunde, dantzari, dantzazale... edo dantzan.com-en edozein zale. Babes gutuna eta sinadurak erabiliko dira erakundeei adierazteko zilegi dela, eta beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza tradizionalaren onerako.

Bidaltzen dituzun datuak dantzan.com-ek kudeatuko ditu zuzenean.

Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.

Irudia: dantzan.com

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!