Jakina denez, Nafarroako Gobernuak Punto de Vista jaialdia mintegi soil bilakatu du, eta formatu murriztu horretan gauzatzen ari da. Mintegiak larunbatera arte iraunen du. INAAC (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) da antolatzailea. Ekimenak ez-fikziozko zineman edo zinema dokumentalean sortzen diren proposamen berriak ikus-entzuleei erakustea du helburu nagusi. Aurten izen emanda dauden 108 parte hartzaileek Amir Muhammad malaysiarra eta Sylvain George zuzendari frantziarra eta haien lanak ezagutzeko aukera izanen dute.
Bestalde Punto de Vista Jaialdiak, X Films proiektuaren bidez, urtero proiektu bat hautatu eta ekoizten du. Aurten Oskar Alegría iruindarra, Diana Toucedo eta Jorge Turren lanen artean aukeratu beharko dute. Ostiralean gaueko 20:00etan eta 22:00etan ezagutu ahal izanen dira zuzendari hauen egitasmoak eta baita iaz hautatu eta ekoiztutako lana, Goitik Behera, Behetik Gora.
Aipatzekoa da Nafarroako Gobernuak Puntu de Vista jaialdia mintegi soil bilakatzen zuela, aurten hainbat zinemazalek zinemaldi alternatiboa antolatu dutela: OFFF PDV ¡Retaguardia! Arista guztiek musu truk parte hartzen dute.
Webguneko azaleko irudia: Punto de Vista.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=5xwBx2TlEe0[/youtube]