Etxeen desjabetzeak bizi dugun errealitate latzaren adierazleetako bat dira. Hipoteka ordaintzerik ez, eta etxebizitza galtzen dutenak asko dira gure inguruan ere. Nafarroan, bi eskaera egiten dituzte egunean bankuek eta banketxeek epaitegietan, ordaindu gabeko hipotekaren trukean etxea eskuratzeko. Berriozarren, bihar gertatuko da etxe desjabetze bat. eta etxea galduko duen familiari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako Hipotekak Kalte Egindakoen Plataformak. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.