Munduko hainbat gatazkatan ibilitakoa zen, besteak beste Sierra Leona, Timor Oriental, Kosovo, Zimbabue eta Chechenia, baina batez ere espezializaturik zegoen Ekialdeko herrietan eta herri arabiarretan: Túnez, Egipto, Libia y Siria, eta azken honetan erail zuen Bachar al Asad-en armadak.
Ezagutzen zutenek diote bere kazetaritza estiloa zela antigoalekoa, hau da, lehen eskuko informazioa eman, informazio hori lekuan bertan jaso eta bertatik hedatu eta agerian jarri zein den gatazkek duten giza kostua.
Berak uste zuen kazetaritza mota horrek baduela zentzua, eta eragin eragin behar zuela kontzientzietan. Asteartean bertan igorri zuen erreportaian esaten zuen Homs-en gertatzen ari dena “nazkagarria” dela, “gaitzesgarria” eta bertako jendeak ez zuela ulertzen nola ez zen ezerk egiten ari nazioarteko komunitatea.
Arrazoia zuen Mariek. Ez da gauza bera sumatzea eta jakitea. Eta, noski, ez da gauza bera jakitea eta ikustea.
Nazioarteak jakin badaki zer ari den gertatzen Sirian, eta munduan diren beste hainbat gerratan, gerra galduak, noiz edo behin kazetari ausart hauek begien aurrean jartzen dizkigutenak. Baina hala ere ezer gutxi egiten du, egiten dugu.
Marie Colvinek esan zuen garrantzitsuena zela jendearengan fedea edukitzea. Fedea sinisteko axola diela kazetariek azaltzen dietena. Fedea zuen behin jakinez gero gertatzen ari dena, jendeak zerbait egingo zukeela. Ba horixe, orain jakin badakigu. badakigu egunero dozenaka siriar erailtzen dituztela, eta horretaz tinkoago ohartu gara, hain zuzen ere, mendebaldeko bi kazetari hil dituztelako.