Enplegua eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko neurriak iragarri ditu Nafarroako Gobernuak.
Bost neurri dira, eta lau helburu dituzte: langabeen kontratazioa, enpresa berrien sorrera, oinarrizko errenta jasotzen dutenen laneratzea, eta langabeen formakuntza sustatzea. Hamabi milioi euro bideratuko ditu Gobernuak neurri horietara. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.