Fermin Etxegoien: "Egurraren aurrean, beldurra eta etsipena nagusituko dira"

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 22a, 12:24

Valentziako ikasleen eta Poliziaren arteko liskarren kontura, egurraz mintzatuko gara gaur Pasahitzako solasaldi filosofikoan, Xabier Lasa eta Fermin Etxegoien. Biok bat etorri dira esaterakoan murrizketen aurkako protestak isilarazteko poliziak egurra gogotik banatuko duela, errepresioa handia izanen dela. Hortik aurrera, berriz, aurreikuspen kontrajarriak egin dituzte. Lasaren aburuz, "gero eta egur gehiago, eta gero eta protesta handiagoak izanen dira". Etxegoienen irudikoz, aldiz, "egurraren aurrean beldurra eta etsipena gailenduko dira".

Irudia: Santander hiriko biribilgune batean jarritako arte lana, polemika handia eragin duena, tresdesangre.com webgunean ikusia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!