Gaurkoan Xinguli-Manguluk hartuko ditu lehenengo minutuak, Osiok GARTXOT eta Zaraitzuko kondaira zaharra izan du hizpide, Luze ezizenez ezaguna dugun Miguel Mari Elosegi biologoak Altza zuhaitza hartu du hari buruz aritzeko, "Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan" liburu argitaratu berriaz aritu gara egileetako batekin, Iñigo Ibarrarekin, Argia aldizkaria irakurri dugu Mikel Azurmendiren laguntzaz, Antxeta irratiko Pepe Aizpuruk Hendaia eta inguruetako berriak ekarri dizkigu, bukatzeko GARAko Martxelo Diazek azken berriak bildu ditu.