PPk eta PSOEk testu bat adostu dute ETAren amaieraz. UPyDk Amaiur eta Bilduren ilegalizazioa eskatzeko aurkeztu duen mozioaren alternatiba gisa egin dute. EAJk eta CIUk bat egin dute idazkiarekin. Gaur arratsaldean bozkatuko dute Espainiako Kongresuan, beti ere, UPyDk mozioari betoa jartzen ez badio, Rosa Diezen alderdia baita Bildu eta Amaiurren ilegalizazioa eskatzeko mozioa aurkeztu duena. Eta Nafarroako Parlamentuan Hezkuntza kontseilari Jose Iribas izan da murrizketez hizketan. Bi gai horietatik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronikari.