Eguneko argazkia Elixabete Garmendiak atera digu. Gixane Anduezarekin Denboraren Kutxa ekimenaz solastu gara eta tertulia grafikoan Patxi Huarte, Zaldi Eroa, marrazkilaria izan dugu. Fermin Erbitik Minutu Bateko Manifestua igorri digu. Olloibarreko Baserri Eskolak X urte bete ditu eta bertako hezitzaile Gorka Cubelosekin eskolan egiten duten aisialdi terapeutikoaz aritu gara; Nafarsoularen Diputazio Buru Jon Zelestinorekin Mardi Grasaren soinu banda entzun dugu eta egunero bezala Josetxo Azkonaren Etenak itxi du saioa