Eguesibarren ez dago gaitzespenik Josetxo Andia UPNko alkatearentzat

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 21a, 10:53

Bozketan, babesa eman diote zinegotzi sozialistek. Nafarroa Bai, Bildu eta Ezkerrakoek kargu gabetu egin nahi zuten alkatea, hirigintza kudeaketan, ustez, egin dituen irregulartasunengatik, baina sozialistek alkatea kargutik kentzeko eskaeraren aurka bozkatu zuten. Horren guztiaren inguruko elkarrizketa egin dio Pello Argiñarena lankideak Miren Aranoa Bilduko zinegotziari.

Eguesibarren  susmopean dago hirigintza kudeaketa. Ikerketa batzordea antolatua dute Udalean. UPNk gehiengo osoa galdu duelarik egin ahal izan du hori oposizioak. Eta, ustezko irregulartasun ugari ari dira agertzen.

Susmopean udal agintaritzaren eta NASIPA (Navarra SIempre P'alante) enpresa etxegilearen arteko harremana. Begiz joak etxebizitza babestuak eraikitzeko hiru promozio: bi eginak daude, Sarrigurenen; hirugarrena orain ari dira eraikitzen, Erripagainan. Bilduko zinegotzi Miren Aranoak Pasahitzan esan du UPNk NASIPAren esku jarri duela Eguesibarreko Udalak enpresa hori aberasteko.

Aranoaren esanetan, UPNk nahi duena egin du orain arte, eta gehiengo osoa galdu duenean ere ikerketa ozpopatzen saiatzen ari da. Josetxo Andia alkatearen kudeaketa susmopean egonik, bera da Ikerketa Batzordeko presidente. Oposizioak postu horretatik kendu nahiko luke; gaia ez dute heldu den asteleheneko osoko bilkuran landuko, idazkariak ez baitu eskaera gai-zerrendan sartu.

Oposizioak alkate postutik ere kendu nahiko luke Andia, baina sozialisten babesa behar du, eta ez du ematen horren urrun iristeko borondatea dutenik.

Ustelkeriaren mamua aspaldian dabil Eguesibarren. Ignacio Gallipienzo UPNko alkatearen garaietatik.

Oposizioak ustelkeriaren aurkako fiskaltzaren esku utzia du Ikerketa batzordean orain arte lortu duten informazio guztia. Gehiago ere aterako dela uste du Miren Aranoa Bilduko zinegotziak.

[powerpress]

Irudia: susmopean dagoen promozioko logotipoa, NASIPA (Navarra Siempre P'alante) enpresarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!