Santi Leone: "Bizitza beherapenetan dago"

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 21a, 09:04

Santi Leone historialariak gaurkotasunaren inguruko dekalogoa egiten du Pasahitza saioan. Aste honetan, bizitza beherapenetan dagoela esan digu: langileen eskubideak gero eta gutxiago ematen diete, lan erreformaren kontura. ETBn kulturari gero eta balio gutxiago ematen zaio, Sautrela saioa bertan behera uzteak agerian utzi duenez. Hizkuntzak jakiteari gero eta garrantzi gutxiago ematen diote, Fererico Trillo Amerikako Estatu Batuetan Espaniako enbaxadore izanen baita, ingeles ez dakien arren. Garbitasunak ere garrantzia galdu du, Iruñeko Udalak ikastetxe publikoetako garbiketa zerbitzuetan murrizketak egin baititu... Lerroon ondoko irudia Alberto Barandiaran kazetariak Karrikiriren euskal dendaren erakusleihoan harturikoa da. Hizkuntz senaren adibide gisa igo zuen bere twitterreko kontura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!