Josi Basterretxea: Bakarrik nago zerubidean

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 20a, 14:25

Letrak irudi, argazki. Horixe gaurko erretratua. Pertsonai edo gertakari baten hainbat ertz erakutsi ditzake argazki batek: nolako koadroa hautatzen den objektuarentzat, zenbat irekitzen den objektiboa, nola konposatzen den argazkia bera…

Baina, gaur, letrak irudi. “Leturiaren egunkari ezkutua”, “Peru Leartzako” eta “Elsa Scheelen”. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren hiru nobelen tituluak dira horiek. Atzo, apalategietatik erreskatatu, eta jendearen aurrean irakurri dituzte.

“Bakarrik nago zerubidean” izenpeko omenaldia eskaini diote Txillardegiri Victoria Eugenian, Donostian. Nola egin dute, bada, omenaldia? Idazle bati egin dakiokeen modu txukun batean: bere lana irakurrita.

Ahots goraz, ozen esan dituzte idazleak isil-isilean zuriaren gainean idatzi zituen letra haiek, pentsamendu haiek, irudi haiek. Letra horiekin, Txillardegiren erretratu bat osatu dute Donostian.

Honela hasten zen “Leturiaren egunkari ezkutua” eleberria: “Bakarrik nago zerubidean”. Zerura, halere, Txillardegi ez da bakarrik joan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!