Bost mila lagun baino gehiago atera ziren atzo Iruñean kalera, UGTk eta Comisiones Obrerasek antolaturiko manifestazioan. Ikusteko dagoena, azkenean, greba orokorra deituko ote duten, eta deitzekotan, euskal sindikatuekin batera eginen ote duten, martxoaren 29an. Oraingoz esan dutena, konfrontazioa baino nahiago dutela negoziazioa, PPk aldaketak egin diezazkion Lan Erreformari. UPN eta PP ez beste alderdi guztiek begi onez ikusten dituzte protestak. PSNk uste du urrunegi joan dela PP; indarrak metatzeko deia egin dute Nafarroa baik eta Bilduk.