Nafarroako Gobernuak, 2008. urtetik, enplegua erregulatzeko hiru dosier besterik ez du atzera bota. Gainontzeko 204ak onartu egin ditu. Horixe salatu du ELA sindikatuak eta salaketa horretatik tiraka erreportaje interesgarria, Nafarroako Hitzaren ale honetako nagusia, osatu du Naiara Elola kazetariak. Beste hainbat gai interesgarri badakartza Berriaren gehigarri nafarrak. Esaterako, Iruñeko Udalak 2009. urtean bi Armonia Txantreana eta San Fermin peñei atxikitako diru laguntzak ez itzultzea erabaki du. Hasiera batean, pankartetan terrorismoa gorestea egotzi zien, eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi zen. Epaileek peñek lege hausterik ez zutela egin ebatzi dute, baina Udalak ez du atzera egin. Orain mezu politiko eta aldarrikatzaileak zabalduz ordenantza urratzen dutela dio. Bestalde, Vesarte taldeak artea karrikara atera du, kulturaren pribatizazioa salatzeko, eta horri ere erreparatu dio aste honetako Hitzak. Iritzi emaileei doakienez, Amaia Nadalek metakazetaritza egin du, bere zutabean kazetaritzaz idatzi baitu. On egin!