Poesiaren heriotzaz mintzatu gara gaur Pasahitza saioko Poeta Zonbien Solasaldian, Angel Erro, Hedoi Etxarte eta Iñigo Astizekin. Abiapuntutzat Angel Errok berak Argiaren urtekarian argitaraturiko saiakera irakurgarria baliatu dugu: Tractatus Poetico-Criminologicus. Nolabaiteko CSI Poesia da, poesiaren heriotzaren inguruko ikerketa baita. Hiltokia Euskal Herria izan dela ondorioztatzen du. Hilketaren susmagarrinagusitzat, euskal idazleak jotzen ditu. Eta abar. Etxarteren arabera, ez da hilketa izan, baizik eta eutanasia, poesiaren genero zaharra aspaldidanik baitzegoen hilzorian. Astizek, berriz, dio hilketa ikertu ordez heriotza ospatu behar dela, festa handia eginez. Gure susmoa, hiltzaileak gure poeta zonbiak izan direla; izan ere, gazte, nafar eta poeta izatea guztiz susmagarria begitantzen zaigu. Poesiari buruzko gogoeta gehiago entzuteko, klikatu hor azpian.
Irudia: Night of the living dead filmeko fotograma bat.