Polemika franko

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 15a

Imanol Rayo zinemagilearekin eta Oskia Ugarte arte adituarekin solasaldi grafikoa egin dugu gaur Pasahitza saioan. Ikusteko eta ikasteko abiapuntutzat baliatu ditugun irudietako bat, Franco Coca-cola-ren hozkailu batean sartuta. Eugenio Merino artistak Arco arte azokara eramandako artelana da. Irudiak polemika franko eragin du. Rayoren idurikoz, arte lan siniestroa da, baina gaurkotasuna baduena, "Franco eta Coca-cola betirako baitira". Ugarteren aburuz, irudi transgresorea da, "artearen funtzio transgresorea ederki islatzen duena". Solasaldian aipatu ditugun beste irudiak: Grezia sutan, Jarauta kalea kandelaz betea, Ezka ibaia izozturik, Jarauta kalea kandelaz betea...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!