Edurne Begiristain: Infernua

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 15a, 16:29

“Oso latza izan da”. Horiek izan ziren poliziaren esku bederatzi egun inkomunikatuta pasatu eta gero Joxe Arregik esan zituen hitzak. 1981eko otsailaren 13an esan zituen. Handik gutxira hil egin zen.

Unai Romano gaztearen aurpegi puztutaren irudia ez da ahazten den horietakoa. Ubelduta zituen begiak, ireki ezinik, aurpegia desitxuratua zeukan, eta lepokoa zeraman. 2001ean Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egoin zenean egun eta erdiz etengabe pairatutako torturen emaitzaren irudia ezin ahaztu. Baina ez da bakarra. Milaka gehiago daude. Baina ez dira ikusten.

“Oso latza izan da.” Esaldi hori azken 50 urteotan Euskal Herrian torturak pairatu dituzten 10.000 lagunek ere esango zuten, sentituko zuten, ziurrenik. Agirrek eta Romanok bezala, infernua gertutik ezagutuko zuten.

Carlos Divar Espainiako Auzitegi Goreneko presidenteak badaki infernu hori exisititu egiten dela Espainiako komisaldegietan. Gaur egun ere bai. Baina kontrakoa esan du. Ez, ez dela ia existitzen. Bestelakorik ezin zuen esan, torturaren makineriaren parte baita Divar bera, hainbat politikari, epaile, fiskal, abokatu, eta auzitegiko medikuekin batera. Infernua zer den ez dute ezagutzen, baina badagoela badakite. Parte dira eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!