Fermin Erbiti: Oier Lakuntza

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 15a, 09:00

Oier Lakuntza gaztearen auziak lezio batzuk utzi dizkigu. Dakizuenez, gaixotasun batek itsu utzi du gaztea, eta beste arazo batzuk ere ekarri dizkio. Hala ere, Kimika ikasketak nota bikainekin amaitu ditu, eta doktoretza ere egina du. Gizarte Segurantzak ezindu izateagatik zegokion laguntza ematen zion eta ikerketa beka bat lortu ondoren, dirua bueltatzeko agindu jaso zuen, laguntza eta beka bateraezinak zirela argudiatuta. 11.000 euro itzultzeko agindu zioten, hori dena komunikabideetan salatu zen eta administrazioak atzera egin du, eskaera akats bat izan dela esanez, eta itzuli beharrekoa 1.600 eurora jaitsiz. Honaino gertaturikoa, hemendik aurrera lezioak.

Lehenbiziko lezioa: komunikabideak bidegabekeriak salatzeko egokiak izan daitezke. Hori da kazetarien zeregin nagusienetakoa, behar-beharrezkoa eta askotan ahaztua.

Bigarren lezioa: Administrazioetako arduradunek nekez onartzen dute gaizki eginikoa. Bidegabekeriari akats esaten diote.

Hirugarren lezioa, eta garrantzitsuena: horrelako albisteek injustizia bat zuzentzeko ez ezik, istorio hunkigarria ezagutzeko ere balio dezakete. Badira bizitzak jarritako traba guziei aurre egiten dakitenak, eta nahi gabe guztiondako eredu bihurtzen direnak.

Oier Lakuntza da horietako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!