Saharak hor dirau

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 14a

ANARASD, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren Adiskidantzarako Nafar Elkarteak bere ekarpena egin dio Sahara aldera abiatuko den laguntza karabanari. Joan den larunbatean Iruñetik abiatu ziren botikaz, ospitaletarako gaiez eta eskolarako materialez betetako trailer bat eta Iruñerriko Mankomunitateak emaniko bi ibilgailu. Nazioarteko elkartasuna behar-beharrezkoa dute basamortuaren erdian eraikitako errefuxiatu eremuetako biztanleek. Horixe azaldu digu ANARASD elkarteko kidea den Miren Egañak.

Irudia: ANARASD

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!