Karrikiri Elkarteak bidalitako berria
Otsailaren 15ean berriro helduko diogu Karrisolasaren beste saio bati eta oraingoan Juan Carlos Moreno Cabrera Madrileńo Unibertsitate Autonomoko irakasleari “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian eginiko elkarrizketa hartuko dugu oinarri: “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa”
Hitzordua otsailaren 15ean izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruńean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.
Behean aurkituko duzun PDFan elkarrizketa irakurtzeko aukera duzu. Eta oraingoan, gainera, Youtubeko beste bi bideoen estekak pasako dizkizuegu Juan Carlos Moreno Cabreraren ekarpenaz informazio gehiago izan dezazuen:
- El nacionalismo lingüístico español
- El "valor económico del Español" -Universidad de Heidelberg
Gogoan hartu Karrikiriko honetan ere ateak zabalik izanen dituzuela.
Ongi etorri!!
Argazkia: Karrikiri.org