Aitor Etxarte: Mitoa Arga errekan

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 14a

Kultur komunitateetan kontaketa mitikoak ezinbestekoak dira. Herri edo taldearen sortzaile arketipikoak, heroiak, errepikaezinak direnak horren parte garrantzitsua dira. Gure arteko harremanetan ahozkotasunak eraginkortasun handia du. Ez da gizarte tradizionalen errealitatea bakarrik.

Vladimir Propp antropologoak gogoratzen digu, adibidez, han eta hemen herrien gidari izango direnak haurtzaroan uretan abandonatzen dituztela. Norbaitek, ustekabean, aurkitu eta lehenengo lana izena jartzea izango du. Mundu zaharraren heriotza eta berpiztearen seinale izango da. Horrela hasi zen Moisesen bidea, Tigrisera botako duten Ciro erregea, Salomon jakintsua, Sargon babiloniarra, Tebaseko Edipo erregea, Gengis Khan mongoliarra, Gregorio aita santua, done Andres eta beste asko.

2012. urte honetan uretan, non ez dakit, utzitako Amaiurren gazteluaren maketatik aro politiko berria sortzeko esperantza du batek baino gehiago. Merced kaletik gertu, Argaren Magdalenako bazterrean edo Arantzadiko dermioan aurkitu ondoren, izena tonu irmoan jarri eta gainerakoa berez garatuko da. Hori da esperantza.

Modernitatearen hasieran Kantek aldarrikatu zuenari buelta emanez, mitoak politika ordezkatuko du. Nork daki, agian, mitologiak gure arazo politiko garaikideak bideratzen lagunduko digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!