Madrildik dator notizia: zigor espedientea jarri du abian Espainiako Gobernuak ETB hartzeko antenaren kontura, Nafarroako bere ordezkari Carmen Albak hala ekatuta. Eusko Alkartasuneko militante batzuek jarri zuten martxan hedagailua, Iruñerrian ETB Lurreko Telebista Digitalaren bitartez ikusteko aukera izan zedin. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.