Ismael Yague musikari eta kolaboratzaile finak hamabostean behin musikarekin loturiko bitxikeriak, pasadizoak, harri bitxiak ekartzen dizkigu oparitan Arratsalde.on saiora. Aste honetan, musika klasikoko kontzertuetan erabilitako tresna bitxi batzuen inguruan solastu zaigu: kristalezko harmonika, martenot uhinak, txistua eta baita idazteko makina ere. Hitz egin bakarrik ez. Adibide batzuk entzuteko aukera ere izan dugu, grabazio guztiz entzungarriak ekarri baitizkigu. Zinez bitxiak. Entzun nahi badituzu, klikatu lerroon azpian. Ez dakigu aste honetan Yaguek ez ote duen goia jo. Zaila izanen baitu hurrengoan gauza bitxiagorik, entzungarriagorik ekartzea. Dena dela, Yaguerekin ez dago fidatzerik. Ziur zerbaitere asmatzen duela.