Hotzari aurre eginaz kafetxoa hartu dugu Kike Diez de Ulzurrunen tabernan, hark emanen digu kalean entzuten diren kontuen berri, gaurko Burutazioa Angel Errok ekarri du, zuntzari buruz eta honek gure gorputzean izan dezaken onurari buruz aritu zaigu Arantza Lorenzo dietistak, Gontzal Agote zine kritikoa "Moneyboll" Brad Pitt aktorearen azken filmeari buruz ariko zaigu "Moneyboll", Ismael Yague musikariak soinu-tresna bitxiak bildu ditu guretzat, haiekin egindako konposizioak ekarri dizkigu, bukatzeko Martxelo Diaz Gara-ko kazetaria azken orduko albisteak bilduko ditu.