Nafarroako SOS Haur Lapurtuak elkarteko presidente Rosa Jauregik gure mikrofonoen aurrean salatu duenez, Foru Erkidegoko hainbat erietxetan haurrak lapurtu dituzte. Zehazki, Nafarroako Ospitalean; eta San Francisco Javier, San Miguel eta Gortari kliniketan. Jauregiren arabera, haurren salerosketarako sarea osatua zuten zenbait medikuk, emaginek, erizainek eta mojak. Eta urte asko eman zituzten umeak lapurtzen. Pasahitza saioan elkarrizketatu dugu Rosa Jauregi. Lerroon ondoko irudian, Rosa, gure estudio nagusian, Pello Argiñarena lankidearekin solasean.