Anuska: Rainbow taldea

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 7a

Aste honetan, zerbait epela eta goxoa idazteko eskatu zenidan, hotz handiari aurre

egiteko, eta, buelta pare bat eman ondoren, nire lagun baten proiektuaz hitz egitea

iruditu zait hobekiena.

Nire lagun Landerrek Rainbowtaldea abian jarri zuen ikasturte honen hasieran. Bere

weborrian irakur daiteken bezala, Rainbow taldea bigarren koadrila bat nahi du izan, 15

eta 19 urte bitarteko gazte homo, bi, transexualak eta lagunak, eta oro har, izateko,

sentitzeko eta maitatzeko era anitzetan interesatua dagoen edonor bilduko duen gazte

koadrila. Horretan, beste edozein lagun talde batean bezala, helburua elkar ezagutu, hitz

egin, eta planak egitea da.

Hilabete bakoitzeko lehen asteazkenean biltzen dira, Gaztedi Etxean. Sare sozialetan ere

badaude, twentyn, eta bloga dute: rainbowtaldea.blogspot.com

Halakorik ezagutu izan banu nire nerabezaroan… Bigarren koadrila bat..! Batek baino

gehiagok bakarra ere ez du eta! Hori bai dela hotza, lagunik ez izatea, edo, izanda ere,

norbera den bezala agertzeko beldur izatea.

Garaiak aldatu direla esango didazue, eta egia da. Baina, hainbeste? Istorio pare bat

kontatuko dizuet:

1. Nire lagun baten 14 urteko alaba eskolatik aldatu behar izan dute gelakideen isekak eta

baztertzea direla eta. Zergatik? Eskolako psikologoaren arabera, bere garapen

sexuafektiboa atzeratua delako. Ez duelako, bere lagunek bezala, mutiletaz eta arropaz

hitz egiten denbora pasatzen. Agian ez zaio oraindik interes hori piztu, edo ez zaio

piztuko, nik zer dakit. Baina atzeratua? Atzeratua ez da ba psikologoa izango...

2, Rainbowtaldearen flyer batzuk eskola batean uztera nihoala, gazteengana iristeko,

ikastetxeko orientatzaileak honela esan zidan: horrelakoak gutxi ditugu eskolan, utz

itzazu lauzpabost. Instituto handi bat zen. Horrelakoak?

Barka diezadala irakaslegoaren gehiengoa; ezagutzen dut eta zorionez, ez da

“horrelakoa”. Adibide pare bat besterik ez dira, baina errealak eta gaur egungoak.

Hotzikara eragiten didate.

Eta zer egin behar da hotzak zaudenean? Ba bero iturri bat bilatu, hori besterik ez.

Begira, nik ez dut uste gauzak konplikatuegiak direnik. Azkenean, lehen edo

beranduago, bakoitzak bere erosotasuna bilatzen du, ondo egoteko leku bat, ondo

sentiarazten zaituzten pertsonak. Kontua ez da sigla batzuen pean babestu edo

haiengandik ihes egitea. Kontua pertsonak gara, nola tratatzen ditugun eta nola garen

tratatuak.

Rainbowtaldearen bloga irekitzen dut. Gaur, poema bat, atzo, pentsarazi zidan

esaldi bat. Gertutasun sentsazio bat uzten dit beti. Ortzadarra, azken finean, ez da kolore

sorta soil bat; eguzkiak hor nonbait berotzen jarraitzen duela esaten diguna ere bada

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!