Pasahitza 2012-02-07

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 7a, 13:05

Kioskoa eta agenda aztertu ondoren, gaur Elixabete Garmendiaren "argazkirik gabeko argazkiaz" gozatu dugu. Testigantza hunkigarria entzun dugu Nafarroako Ume Lapurtuen Elkarteko kide Rosa Jauregiren ahotik. Fermin Erbitiren Minutu Bateko Manifestua entzun dugu, Felix Espinarekin Megaupload-en itxieraren ondorioez aritu gara eta Sagrario Alemanek IKAren ikastaro berriak aurkeztu dizkigu Arturo Campión Euskaltegiak 40 urte betetzen dituen honetan. Musika klasikoaren tartean Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren eskutik Johann Sebastian Bachen hainbat obra entzun ditugu. Egunero bezala Josetxo Azkonaren Etenak amaiera eman dio Pasahitzari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!