Mikel Nieve: "Ilusio handiz noa Girora Euskaltel-Euskadiko buru moduan"

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 7a, 12:26

Mikel Nieve txirrindulari leitzarra Euskaltel-Euskadi taldeko liderra izanen da Giroan. Taldeko zuzendaritzak beregan erakutsitako konfiantza "ilusio" eta "poz" handiz hartu du. Nolanahi ere, Italiako itzulia irabaztea "oso zaila" iruditzen zaio, eta hartara beti bezala joanen da Italiako lasterketara, lan egitera eta duen guztia ematera. Elurra dela eta, azkenaldian gimnasioan entrenatzen ari dela ere kontatu digu. Tituluan, "Nieve, elurraren beldur" jartzekotan izan gara, baina, bistan denez, azkenean ez dugu egin. Maialen Huarte lankideak albistegian elkarrizketatu du txirrindulari leitzarra. [powerpress ]Argazkia: fundacioneuskadi.com

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!