Jimeno Jurio eta Zangozako merindadea

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 7a, 12:12

Gaur egun Campanas esaten zaion tokia garai batean Arrizabalaga zen. Edo Carrascal esaten zaiona, Artederreta. Jose Maria Jimeno Jurioren aurkikuntzak izan ziren horiek. Jimeno Jurio jakintsu artaxoarraren lan guztien bilduman, Zangozako merindadeari eskainitako liburua plazara atera berri dute Pamielak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak, kasu honetan Tiebasko Kontzejuaren eta Burlatako Udalaren laguntzaz. Lanak Burlata, Elortzibar eta Tiebas- Artederretaren historia eta etnografia ezagutzera ematen ditu. Mikel Bujanda lankidea Roldan Jimeno mintzatu da liburuaz. Lerrook ilustratzen dituen argazkia, liburuaren aurkezpenean harturikoa da. [powerpress]Argazkia: udalbide.net

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!