Arratsalde.on 2012-02-06

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 6a, 19:49

Astelehenetako kirol kontuak Martinen esku izaten dira ta haren laguntzaz ariko gara asteburuko emaitzen errepasoa egiten, Anuskaren burtazioa izanen dugu ondoren, Miguel Mari Elosegi biologoak zuhaitz ezberdinak izaten ditu aipagai ta gaurkoan Pagoaz ariko zaigu, datorren astean Euskal Herrian Euskaraz taldeko bi kidek epailearen aurretik pasatu beharko dute senaleak margotzeagatik, Haizea Ramirez de Aldak emanen digu horren berri. Asteari begira ere jarriko gara Maialen Huarteren laguntzaz, hark emanen digu ondorengo egunetan izanen ditugun agenda kontuak. Bukatzeko berriz Elhuyar fundaziokoen zientzia saioa adituko dugu, oraingoan hondakin nuklearren biltegiez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!