Ibaialde Ikastolako haurrak, laguntza premian

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 6a

Ibaialde Ikastolak Euskadiko Kutxako bere kontu korrontean (3035 0153 46 1531026051) diru laguntzak sartzera deitu ditu euskaltzaleak. Ikastolaren 25. urteurren festa egin zuten atzo Lodosa-Sartagudan. Eguraldia ez zuten, prezeski, lagun izan, eta espero baino euskaltzale gutxiago gerturatu ziren: elurrari, euriari, haizeteari, hotzari aurre egin zioten 5.000 bat ausart. Hori horrela, nahi eta behar baino diru gutxiago bildu zuten. Eta haien ikastolaren etorkizunak kolokan segitzen du. Lerrook ilustratzen dituen argazkian, Ibaialde Ikastolako haurrak ikus daitezke, aurtengo Eguberri festan. Irudia ikastolarena berarena da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!