Aurrematrikulazio epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 6a

Nafarroan, aurten, 3 urteko 6.800 matrikulatuko dituzte. Familiek ikastetxea eta hizkuntz eredua hautatzeko epea hasi da gaur, eta aste bete iraunen du. Nafarroako Gobernuak ingelesaren garrantzia nabarmendu du, TIL eredua bultzatze aldera. D ereduetako ikastetxeetatik diotena, haiek ingelesa eta gehiago eskaintzen dutela. Nabarmentzekoa da, aurten euskarazko ereduaren aldeko kanpaina bateratua egin dutela euskalgintzako eragile guztiek.

Iaz, gurasoen 10etik 6k sare publikoa aukeratu zuten. %30ak euskarazko D ereduaren aldeko apustua egin zuten. %52k gaztelerazko G eta A ereduak hautatu zituzten. Dena dela, A ereduari doakionez, aintzat hartu beharra dago Euskararen Legearen araberako eremu ez euskaldunean, irakaskuntza publikoan, euskara eskaintzen duen eredu bakarra dela. Azkenik, %18k ingelesezko TILen matrikulatu zituzten haien seme-alabak.

Ilustrazioaren bitartez, modu guztiz sibilinoan iradoki dugu irratian zein eredu dakusagun begi onez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!