Kazetari batek 70 urteko agure bati egindako elkarrizketa. Agure zaharrak hauxe dio:
Erbestean jaio eta ezin izan nintzen Espainiara itzuli 27 urte bete nuen arte, Francoren erruz. Aita gizarajoa lurperatzeko ere nahikoa lan izan genuen, ez baikegenekien non hilobiratu.
Eta ama? Ama, gaixoa, denbora luzez egon zen gurpil-aulkian, urteak eta urteak. Nik jadanik 70 urte baino gehiago ditut, eta orain dela hilabete batzuk birika baten herena erauzi zidaten.
Emaztea? Emaztea ez da hemengoa, etorkina da, eta hiru seme-alaba ditut harekin. Hirutatik bakar batek egiten du lan, alaba gazteenak; baina horrek ere arazoak ditu, senarra lapur hutsa delako eta segur aski espetxean bukatuko duelako. Lotsagabe halakoak! Den-denak, bilobak barne, nire soldatatik bizi dira.
Alaba nagusia dibortziatu berri da, suhia droga eta alkoholara emana bizi baitzen; gainera, tipoak bi umeak utzi dizkio gure alabari.
Gure semea ere... Semea oraindik ez da etxetik joan, eta, gainera, emakume dibortziatu batekin bildu, eta etxera ekarri du: hori ere, hara, gurera bizitzera! Eta emakume horrek lehen egiten zuen lan, lan ona zuen, gainera; baina gurera etorri denetik ez du deus ere egiten. Orain bi alaba dituzte, eta bi ume horiek ere gurean bizi dira. Eta aurten, krisia dela eta, ia-ia bakaziorik gabe gelditu gara.
Kazetariak, begiak harriduraz biribil-biribilak, hauxe dio:
Ez nuen uste horren makur zenbiltzanik, Maiestate!